Ehun euroko isunak aurreikusten dira maskararen araudia ez betetzeagatik

Euskalerria Irratia 2021ko eka. 25a, 10:11

Emakume bat, maskarari eusten, kalean.

Bihartik aurrera kalean maskara kentzeko aukera egongo da, baina soilik 1,5 metroko distantzia mantendu daitekeenean. Egoitzetan dauden pertsonek ere kendu ahal izango dute, egoiliarren %80 immunizatuta badaude. Beti eraman beharko da maskara bat gainean.

Bihartik aurrera aire zabaleko eremuetan maskarak ez dira derrigorrezkoak izango, ezta Nafarroan ere. Hala ere, erabilera ez da arinduko egoera guztietan: metro eta erdiko segurtasun distantzia errespetatzen denean bakarrik kendu ahal izango da.
 
Hala, maskara derrigorrezkoa izango da garraio publikoan, barnealdeetan, baita kalean ere, pilaketak daudenean, edo pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia mantendu ezin den egoeretan. Gainera, beti eraman beharko da maskara bat gainean.
 
Bestetik, aire zabalean egiten diren kontzertuen kasuan, publikoa eserita badago, maskara alde batera utzi ahal izango da, zutik dagoenean, berriz, maskara nahitaez eraman beharko da.
 
Txertoa jaso duten adinekoen %80 dauden egoitzetan ere alde batera utzi ahal izango da, baina langileek eraman egin beharko dute.

Horiek dira jarraibide orokorrak; beraz, maskaren erabilera leku bakoitzean dagoen jendearen araberakoa izango da. Arau hori ez betetzeak berekin ekarri dezake 100 euroko zehapena, maskarak erabiltzeko baldintzak ezartzen dituen 2/21 Legeak ezartzen duen moduan.

Beraz, non ken dezakegu maskara? Honako kasuetan:

Alde batetik, 1,5 metroko segurtasun tartea gorde daitekeen kanpoaldeetan, bizikideak izan nahiz ez. Baina pilaketarik badago, jarri egin beharko da. Bestalde, adinekoen zentro bateko edo desgaitasuna duten pertsonen zentroetako egoiliarrek kendu ahal izango dute, erabiltzaileen %80 erabat txertatuta daude. Langileek eta bisitariek oraindik erabili behar dute. Funtsezko jardueretako langileek ere kendu ahal izango dute, langileen %80k txerto osoa jaso badute.

Ekitaldi jendetsuetan ere kendu ahal izango da, baldin eta publikoa 1,5 metrotan banatutako eserlekuetan eserita badago. Eramatea gomendatzen ez duen infekzio edo gaixotasun bat duenak ere kendu ahal izango du.

Azkenik, ontzi edo itsasontzien ganbaretan ere kendu ahal izango dute; berrikuntza gisa, estalkian ere kendu ahal izango dute, pertsonen arteko distantzia manten badezakete.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!