Kasuek egonkor jarraitzen dute, 59 positiborekin azken orduetan

Euskalerria Irratia 2021ko eka. 23a, 09:14

Espainiako Osasun Ministerioak gaur arratsaldean itxiko ditu erkidegoekin datorren larunbatetik aurrera aire zabaleko maskaren erabilera laxatzeko baldintzak, eta bihar Ministroen Kontseiluak behin betiko berretsiko du erabakia. 

Bilakaera epidemiologikoak kasu kopuru egonkorra izaten jarraitzen du egunez egun. Nafarroan 59 kasu berri atzeman zituzten atzo, asteartearekin, Osasun Departamentuaren behin-behineko datuen arabera. Astelehenean baino 21 positibo gehiago dira, baina duela zazpi egun baino hiru gutxiago (62 izan ziren) eta duela hamalau egun baino bost gehiago (54 izan ziren).

Atzo 1.646 proba egin zituzten, eta positibo tasa %3,6koa da, beraz. Gora egin du pixka bat aurreko egunarkein alderatuta (%2,6). Asteari hasiera emateko, kasuen kopuruak apur bat gora egin du aurrekoarekin alderatuta: %3.

Ospitaleetako egoerak ere egonkortasunari eusten dio, 27 pertsona daude ospitaleratuta gaitzarekin, horietako zortzi zaintza intentsiboetako unitatean, eta bi etxeko ospitalizazioan. Gainerakoak, hamazazpi paziente, ospitalizazio normalean daude.

Espainiako Osasun Ministerioak gaur arratsaldean itxiko ditu erkidegoekin datorren larunbatetik aurrera aire zabaleko maskaren erabilera laxatzeko baldintzak, eta bihar Ministroen Kontseiluak behin betiko berretsiko du erabakia. 

Hala, maskara kendu ahal izango da, "baldintza jakin batzuetan", pilaketarik eta talde jendetsurik ez badago eta segurtasun tartea gorde badaiteke, Espainiako Alerta eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak iragarri duenez.

Atzo Iruñea, hemeretzi kasurekin, izan zen positiboen zerrendaren buru, udalerri eta osasun eremuka; eta atzean dago Tutera, bost kasurekin. Ondoren, Milagro, Arrotxapea eta Txantrea, launarekin, eta Corella, Noain, Arrosadia, San Adrian eta Valtierra, hirunarekin.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!