Iazko uztaileko datuetara egin dute behera koronabriusaren bilakaeraren adierazleek. atzokoarekin alderatuta gaurko datua altuagoa den arren, astez aste behera egiten ari da zenbatekoa. Zehazki, atzo 37 kasu atzeman zituzten Nafarroan, Osasun Departamenturen behin behineko datuen arabera; atzo baino hamasei gehiago. 1.448 proba egin zituzten, beraz, positibo tasa %2,6koa da. Azken hamalau egunetako intzidentzia metatuak puntu bat egin du behera, 98tik 97ra.
Atzo Arrotxapea, Txantrea, San Adrian eta Tafalla, hiruna kasurekin, izan ziren positiboen eguneko zerrendaburuak, udalerri eta osasun eremuen zerrendari begira. Iturramak bi kasu erregistratu zituen eta gainerako 22 udalerriak bakarra. Iruñeak hamabost pilatu zituen.
Albisterik onenak, gainera, ospitaletatik datoz. Atzo pertsona bakarra ingresatu zuten, baina senda-agiriak gehiago zian dira; beraz, azken datuen arabera, 28 nafar daude ospitaleratuta gaitzarekin, horietako hamar zainketa intentsiboetako unitatean. Azken egunean, gainera, ez zen inor hil Nafarroan COVID-19arekin. Ekaina hasieratik, lau pertsona zendu dira gaitzarekin. Pasa den urteko itxialdiaren osteko kopurutara eramaten du horrek Foru Erkidegoa.
Txertaketa kanpainak aurrera jarraitzen du erritmo bizian, gogoratu beharra dago ekaina bukatu baino lehen 40 urtetik goragoko nafar guztiei dosi bat jarri nahi diela gobernuak,. Aste honetan 52.000 dosi ematea aurreikusten du gobernuak, eta 60 urtetik beherako funtsezko kolektiboen jarraibidea ixtea. Hasi dira, halaber, 39 urtetik beherakoei hitzordua ematen, datorren asterako.