Pasa den astean inoiz baino txerto gehiago jaso zituzten Nafarroan

Euskalerria Irratia 2021ko eka. 7a, 09:05

Izurriteari lotutako datu baikorrak utzi zituen iragan asteak Foru Erkidegoan: zenbait egunetan izandako gorakadaren ostean, kasu berriek %7 egin zuten behera. Txertaketari dagokionez, aste honetan hasiko dira 40 eta 49 urte artekoei lehen dosia jartzen.

Atzo, igandearekin, 40 koronabirus kasu zenbatu ziren Nafarroa osoan egindako PCR eta antigenoen testetan, pasa den astean baino hamahiru gutxiago dira. Dirudienez, beraz, aurreko astean izandako hazkundearen ostean, berriz ere beherunzko joera hartu du pandemiaren bihurguneak: azken astean pilaturiko kutsaketek %7 egin dute behera.

Atzo atzemandako kasuen artean, Mendillorrin, Tafallan eta Uharten baieztatu zituzten kasu gehien. larunbatean 37 izan ziren. Zifra honek uztaila hasierako datuetara eramaten gaitu, hain zuzen itxialdi zorrotzenaren osteko lehen hilabateetara. 

Kutsaketen jeitsiera, noski, ospitaletan ere somatzen da, apurka-apurka jeisten ari da bertan ere bihurgunea. 40 pertsona daude une honetan ingrestauta, pasa den urteko abuztutik erregistratzen den kopururik baxuena, eta horietatik hamabi zainketa intentsiboetako unitatean daude. Atzo ere ez zen heriotzarik izan. Gogoratu beharra dago Nafarroak maiatzean hamahiru egun kateatu zituela zifra beltz hauek izan gabe, heriotzarik erregistratu gabe.

Inoiz baino txerto gehiago

Txertaketari dagokionez, pasa den astean marka guztiak apurtu ziren: inoiz baino txerto gehiago jarri zituzten Nafaroan. Dagoeneko 168.000 nafarrek jaso dituzte bi dosiak edo erabat babestuta daude. Aurrera doa inmunizazioa, 50 eta 59 urte bitartekoek jaso dute azken egunotan txertoa, gutxienez haien %70k badute dosi bat jarrita. Aste honetan hasiko dira 49 urtetik beherakoei botika jartzen.

Gaur ezagutuko da aste hoentan zenbat txerto jasoko dituen Foru Erkiegoak, baina lehen aurreikuspenen arabera, berriz ere kopuru handia izatea espero da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!