Ceutak hartutako sei adingabe hartuko ditu Nafarroak

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 26a, 18:22

Espainiako Gobernuak eta erkidegoek akordioa sinatu dute banaketa nola egin adosteko, eta Nafarroak ontzat jo ditu irizpideak.

Gobernua Ceutarekin harremanetan jarri da dagoeneko Nafarroak hartuko dituen bakarrik dauden sei adingabe atzerritarren "lekualdaketa berehala egiteko", Mari Carmen Maeztu Eskubide Sozialen kontseilariak azaldu duenez.

Ahal Duguk parlamentuko batzordean egindako galdera bati erantzunez, Maeztuk "oso positibotzat" jo du Espainiako Eskubide Sozialen Ministerioak hartutako neurria, izan ere, "Erkidego guztien artean banaketa homogeneoa egiteko irizpide solidarioak dituen lehen aldia da.

Nafarroara iristerakoan, hemengo harrera zentroan haien beharrak aztertuko dituzte, lehenik. Bat eta hiru hilabete arteko fasea amaituta, haien egoerara hobekien egokitzen den bitartekora bideratuko dituzte, gizarte eta lan inklusioa helburu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!