Parlamentuak ikastetxe eta apustu etxeen artean 300 metro ezartzea proposatu du

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 25a, 17:41

Navarra Sumak, PSNk eta Geroa Baik adostutako ekarpen guztiak bildu ditu Nafarroako Parlamentuko apustu-etxeen inguruko batzordearen txostenak.

Nafarroako Parlamentuak apustu-etxeen erregulazioa proposatzeko sortu zuen lantaldearen lanak amaitu ditu, eta bere proposamenetako bat ikastetxeen eta apustu-lokalen artean gutxienez 300 metroko distantzia ezartzea da.

Txostenaren ondorioak Navarra Suma, PSN eta Geroa Bairen aldeko botoekin onartu dituzte; EH Bilduk, Ahal Duguk eta I-Ek, berriz, kontra bozkatu dute eta boto partikularra aurkeztu dute, erregulazio murriztaileagoa defendatuz.

Txostenak Navarra Sumak, PSNk eta Geroa Baik adostutako ekarpen guztiak biltzen ditu, eta hainbat iradokizun egiten ditu jokoarekin lotutako hainbat alderdiri buruz (prebentzioa, prestakuntza, publizitatea, lokalen baldintzak, distantziak), eta Nafarroako Gobernuari dei egiten dio fiskalitateari buruzko azterketa espezifiko bat egin dezan eta joko-lokaletan edari alkoholdunen kontsumoa debekatzeko aukera azter dezan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!