Marlaska botereen banaketan babestu da, Zabalzaren heriotza ez ikertzeko

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 9a, 17:34

Barne ministroak esan du justizia dela kasua berriro ireki beharko lukeena. Kongresuak, bestalde, PSOE, PP, Vox eta Unidas Podemosen botoekin errefusatu egin du Marlaskak Zabalzaren heriotzari buruz osoko bilkuran hitz egitea.

Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak botereen banaketari erreferentzia egin dio, 1985ean Intxaurrondoko kuartelari Mikel Zabalzaren heriotzaren inguruko ikerketarik ez irekitzea justifikatzeko, Juan Alberto perte CESIDeko koronel ohiaren eta Pedro Gomez Nieto Guardia Zibileko kapitainaren artean argitaratutako grabazio batzuen arabera. Marlaskak gogorarazi duenez, justiziak 2010ean artxibatu zuen kasua, eta edozein kasutan, magistratu batek edo fiskaltzak baloratu beharko lituzke grabazioak, auzia berriz ireki behar den zehazteko.

Imanol Landa Jauregi EAJko senatariak egindako galderari erantzunez egin ditu adierazpenok Marlaskak Senatuan, eta gogorarazi dio "bere gobernuaren esku" dagoela "Intxaurrondoko kuartelean izandako eskubide urraketek eragindako zauria ixtea". "Ez egin Estatuko Fiskal Nagusiak bezala, zezena adarretatik hartu, Fiskaltza aktibatu eta espedienteen inguruko ikerketari ekin erantzukizunak ikertzeko, biktimen garbiketa estatu demokratikoaren betebeharra izan dadin", esan du.

Senatariak gogorarazi dio Giza Eskubideen Europako Auzitegiak 11 aldiz zigortu duela Espainia torturak ez ikertzeagatik, eta hori "justizia eta gizatasun kontua" dela. Marlaskak arrazoia eman dio Landari gertakariak argitzeko beharrari buruz egindako planteamenduetan, baina "botere banaketa dago", eta, beraz, "ez dagokio orain ikerketa bultzatzea".

Kongresuan ez du azalpenik emanen

Bozeramaileen Batzordeak errefusatu egin du Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak Kongresuko Osoko Bilkuran Juan Alberto Perote CESIDeko zerbitzu sekretuetako koronel ohiaren eta Pedro Gomez Nieto Guardia Zibileko kapitainaren arteko audioengatik kontuak ematea. ERCk eta EH Bilduk egin dute eskaera, eta PSOEk, PPk, Voxek eta Unidas Podemosek errefuxatu dute. "Onartezina" dela adierazi du EH Bilduko Mertxe Aizpurua diputatuak: "Estatuak eta Gobernuak tortura isilean eta zigorrik gabe mantendu nahi dutela erakusten du berriro ere".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!