Emakumeek gizonek baino 7.000 euro gutxiago kobratzen dute, batez beste

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 5a, 09:54

Zizurren, Arangurenen eta Eguesen bizi direnak dira Nafarroa osoan batez besteko soldata gordin altuena dutenak. Cadreita, Mendabia eta Azagrako biztanleek, berriz, oldatarik baxuena baitute, Nafarroako Estatistika Institutuak egindako lan baten arabera. Nazionalitatearen araberako soldata-arrakala %30,9 da.

Nafarroan, pertsona baten batez besteko soldata gordina 26.364,8 eurokoa izan zen 2018an, aurreko urtean jasotako batez besteko soldata gordinaren antzera. 2018an, Nafarroako gizonen batez besteko soldata gordina 29.624,4 eurokoa izan zen, eta emakumeena 22.684,9 eurokoa: 6.939,5 euro gutxiago jasotzen dute urtean, emakumeek.

Gizonen batez besteko soldata gordina aurreko urtekoaren antzekoa da, eta emakumeena zertxobait igo da. Beraz, gizonen eta emakumeen arteko soldata-arrakala %24tik %23,4ra igo da.

Iruñearen inguruan dauden Zizur, Aranguren eta Egues udalerriek dute baliorik altuena, eta Ebroko ardatzean dauden Cadreita, Mendabia eta Azagra udalerriek, berriz, balio baxuenak dituzte. Zizur da batez besteko soldata gordin handienak dituen udalerria (37.536,9 euro), 44.863,4 euro gizonentzat eta 29.753,3 euro emakumeentzat, eta, gainera, gizonen eta emakumeen artean soldata-arrakala handiena duten udalerrien zerrendan dago.

Batez besteko soldata gordin baxuenak Cadreitan daude (21.963,2 euro) eta Mendabian (16.550,8 euro).

Sexuaren araberako soldata-arrakala txikiagoa da Corella, Villafranca, Martzilla eta Milagroko udalerrietan (%15, % 16,6, % 16,9 eta % 16,9, hurrenez hurren); handienak, berriz, Cizur, Lodosa, Noain (Elorz harana), Beriain eta Esteribar udalerrietan (%33,7, %31,4, %30,9, %30,6 eta %30, hurrenez hurren).

Desgaitasuna duten pertsonen batez besteko soldata gordina 19.513,0 eurokoa da, eta desgaitasunik ez dutenena 26.508,1 eurokoa, %26,4ko arrakala adieraziz. Aurreko urtearekin alderatuta, desgaitasunik gabeko pertsonen batez besteko soldata gordina antzekoa izan da; desgaitasuna duten pertsonena, berriz, zertxobait jaitsi da, eta, horregatik, soldata-aldeak gora egin du. Hala, aurreko urtean, desgaitasuna duten eta ez duten pertsonen arteko soldata-arrakala %25,4koa zen.

Nazionalitatearen araberako soldata-arrakala %30,9 da. Espainiako nazionalitatea duen pertsona baten batez besteko soldata gordina 26.895,5 eurokoa da, eta aurreko urtekoaren antzekoa da. Bestalde, atzerriko nazionalitatea duen pertsona baten batez besteko soldata gordina 18.598,8 eurokoa da, aurreko urtearekin alderatuta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!