Gaur, parlamentuan, Castejongo ikastetxeko Eskola Kontseiluko ordezkaritza batek ikastetxearen egoera eta beharrak azaldu ditu, baita PAI programatik irtetzeko erabakia ere. Aurretik, kanpoan, ELA, LAB, Steilas, Afapna, ANPE, CCOO eta UGT sindikatuek elkarretaratzea egin dute.
Sindikatuek ikastetxearen argudioak ekarri dituzte gogora: ingeleseko programa ez dela bideragarria, bere egitura pedagogikoagatik; ez dagoela erreferentziazko curriculumik; irakasleek edukia sinplifikatu behar izaten dutela; ikasleek gaitasun gutxiago bereganatzen dituztela ingelesez emandako ikasgaietan; eta gainditu gabeko irakasgaiak dituzten ikasleen kopurua handitzen dela, besteak beste.
Gainera, azpimarratu dute ikastetxe honek ezaugarri soziologiko jakin abtzuk dituela; etorkin asko daudelako eta familien ia erdiek gaztelania ez den beste komunikazio-hizkuntza bat dutelako; eta ondorioz, traba handia suposatzen du haientzat ingelesekzo programak.
Arrazoi horiek guztiak aski ez, eta iaz Castejongo eskolari programatik ateratzea galarazi zioten, prozesuan akats teknikoak argudiatuta. Aurten, badirudi antzkeo bidea hartua duela Gimenoren departamentuak, eskolari esan baitio martxan dauden kurtsoei programan ikasteko aukera bermatu behar diela.
Horregatik, sindikatuek esaktu diote dagokion erantzukizuna har dezala, eta ikastetxearen erabakia errespetatuz, ingelesezko programatik irtetea baimen diezaiola.