Unai Beroiz:  “Oso gogorra da hainbat pertsona ez erreskatatzea espaziorik ez dugulako ontzian”

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 4a, 15:19

Aita Mari itsas salbamenduko ontzi humanitarioa otsailaren hasieran abiatu zen Almeriatik Mediterraneorantz. 13 lagunek osatzen dute tripulazioa. Horien artean, Unai Beroiz kazetari grafiko uhartearra dago. Harekin hitz egiteko aukera izan dugu Metropoli Forala saioan.

Libia eta Malta arteko Itsasoan galdutako txalupa batetik 102 lagun erreskatatatu zituzten aurrekoan eta esperientzia horren xehetasunak eman dizkigu. Orain, Siziliako Augusta hirian geldirik dago ontzia berrogeialdiaren ondorioz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!