Gobernuak hainbat sektoretako edukierak arautzen dituen Foru Agindu bat onartu du gaur, eta presidentearen Foru Dekretu bat, perimetroaren itxiera, gaueko mugikortasunaren murrizketak eta esparru pribatuko bilerak arautzen dituena. Bi araudiak bihar, osteguna, aplikatuko dira, 00:00etan.
Foru Erkideagoaren itxialdi perimetrala mantendu egingo da, baina bi aldi baterako salbuespenak onartuko ditu senideekin edo hurbilekoekin biltzeko, abenduaren 23tik 26ra eta abenduaren 30era eta urtarrilaren 2ra bitartean. Mugimenduak baimentzen dituen dokumentua euskaraz hemen eskuratu daiteke.
Etxeratze aginduak indarrean jarraituko du, 23,00etatik 6,00etara, baina 1:30era arte luzatuko da Gabon-gauean eta Urtezahar-gauean, etxera itzultzeko.
Abenduaren 24, 25 eta 31ko eta urtarrilaren 1eko bilera pribatuei dagokienez, bi bizikidetza-unitate eta gehienez hamar pertsona izatea proposatu da. Gainontzekoan, urtarrilaren 14ra arte, bi bizikidetza unitateko bilerak izanen dira baimenduta eta gehienez sei lagun elkartu daitezke.
Ostalaritzan ordutegiak 22:00ak arte luzatuko dira, eta barrualdeak berriz irekiko dira edukieraren %30era arte. Denda txikietan, akademietan, kultur guneetan eta hoteletako gune komunetan edukiera %50era handituko da.
Kultura jarduerek gehienez 200 pertsona bildu ahal izango dituzte barruan, eta 400 pertsona kanpoan eta kirol eremuan. Ezarritako segurtasun neurriak betetzen dituzten ekitaldietara ikusleak sartzea aurreikusten da.
Aire zabaleko haur-parkeei dagokienez, udalen eskumena baita horiek irekitzea, irekita daudenak %75eko edukierarekin ireki ahal izango dituzte.