Beheranzko joera egonkortzen ari da Nafarroan, 344 kasu berrirekin

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 6a, 09:36

  • Iragan astean kasuen bataz bestekoa 537koa izan zen; aste honetakoa, oraingoz, 380ko da. Irailetik ez zen halako kopururik erregistratzen Nafarroan. 
  • Azken orduetan bedertzi pertsona zendu dira koronabirusarekin.

Gaur, berriz, ere, 400 kasu baino gutxiago izan dira foru erkidegoan: 344. Atzo 4.482 proba egin zituzten, PCR eta antigenoen testen artean, eta beraz, %7,7koa da. 

Pandemiaren bilakaerari buruzko ikuspegi epidemiologikotik, Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutuak adierazi du atzo Nafarroan gaixotasun horrekin lotutako 29 ospitaleratze berri izan zirela, horietako 4 ZIUn, eta 5 heriotza izan direla, lau emakumerenak eta gizon batenak, 70 eta 90 urte bitartekoak. Halaber, aurreko egunetan beste 4 pertsona hil direla jakinarazi dute, 71 eta 93 urte bitarteko 3 emakume eta gizon bat. Beraz, arrazoi horrek eragindako heriotzen guztizko kopurua 748koa da.

Zonaldeka, Iruñerrian positiboen %45 erregistratu da, Tuterako eremuan kasuen %25 eta Lizarran %13. Gainerako positiboak (%17) Nafarroako beste eremu batzuetan daude.

Erregistratutako kasuen banaketari dagokionez, adin-tarteen arabera, 45-59 urte bitartekoak dira talde nagusia, %23rekin, eta, ondoren, 30-44 urte bitartekoak, % 21ekin. Jarraian, 15-29 urtekoen taldea dago, %20rekin; 15 urtetik beherakoena, %15ekin; 60 eta 75 urtekoena, %12rekin; eta, azkenik, 75 urtetik gorakoen taldea dago, %9rekin. Kasu berrien batez besteko adina 41 urtekoa da. Generoari dagokionez, kasuen % 56 emakumeak dira eta % 44 gizonak.

Ospitale-okupazioaren ikuspegitik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak jakinarazi duenez, ospitaleratzeen eta alten balantzearen ondoren, 412 pertsona ospitaleratuta daude COVID-19arekin (atzo baino 8 gutxiago), horietatik 61 ZIU lanpostuetan daude (atzo bezala) eta beste 67 etxeko ospitaleratzean (atzo baino 2 gutxiago). Gainerakoak, 284 paziente, plantan daude. Pertsona horiek guztiek positibo eman zuten PCR proba batean, infekzio hori izan edo ez ospitaleratzearen arrazoia, eta COVID-19 espazioak okupatzen dituzte.

Gaur bertan bi aste bete dira foru erkidegoko sarrera eta irteeren murrizketak eta taberna, kafetegi eta jatetxeen itxierak indarrean sartu zirenetik.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!