Adinekoen egoitzetarako eredu "publiko eta duina" aldarrikatu dute asteburuan Iruñean

Euskalerria Irratia 2020ko azaroaren 2a

Larunbateko protesta ekitaldiko irudi bat. (@LABnafarroa)

Zainduz elkarte berriak deituta, manifestazioa egin zuten larunbatean, Iruñeko Misericordia Etxetik abiatuta.

Zahar etxeetan pandemiak agerian utzi dituen gabeziak salatzeko eta konponbideak eskatzeko nahiz egoitzen inguruko hausnarketa eskatzeko protesta egin zuten hainbat lagunek larunbatean. Zaintza “eredu publiko eta duina" aldarrikatu dute.

Adinekoen etxeetan senideak dituzten eta horietan norbait hil zaien hainbat pertsonak osatu dute Zainduz elkartea. Larunbatekoa izan da antolatu duten lehen ekitaldia. SOS zahar egoitzak. Zaintza erdigunera, publikoa eta duina zioen pankarta batean egin zuten Misericordia Etxetik Nafarroako jauregira bitarteko bidea. Zahar etxe horren barruan ere egoiliar batzuek protesta egin zuten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!