Goia jo du berriro positibo berrien kopuruak: 593 egun bakarrean

Euskalerria Irratia 2020ko urriaren 22a

Atzo bi pertsona hil ziren koronabirusarekin, 79 eta 82 urteko bi gizon.

Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutuak (ISPLN) emandako datuen arabera, COVID-19ak eragindako 593 kasu positibo berri erregistratu ziren atzo Nafarroan, osasun sistema publikoan 3.651 proba PCR bidez eta antigeno test bidez egin ostean (%16,2).

Atzo, Nafarroako ospitaleetan 31 lagun ospitaleratu zituzten, horietako bi ZIUn. Halaber, bi heriotza izan ziren COVID-19aren ondorioz, 79 eta 82 urteko bi gizon. Beraz, arrazoi horrek eragindako heriotzen kopurua, guztira, 666 da.

Nafarroako ospitale-sarean 330 pertsona daude ospitaleratuta COVID-19arekin (atzo baino 16 gehiago), horietako 44 ZIU postuetan daude (atzo baino sei gehiago) eta beste 50 etxean ospitaleratuta. Gainerakoak, 236 paziente, plantan daude. 

Zonaldeka, Iruñerrian positiboen %64 erregistratu da, Tuterako eremuan %6, eta Lizarrakoan kasuen %9. Gainerako positiboak (%21) Nafarroako beste eremu batzuetan daude.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!