Zigilatuta azaldu dira gaur goizean Iruñeko jolas parke guztiak, atzo arratsaldean hasi ziren udaltzainak hauek ixten. Iruñeko Udalak horrela erantzuten dio %30eko edukiera ezartzen duen neurriari. Jolas parke bakoitzean zenbat jende biltzen den kontrolatzeko gaitasunik ez duela dio Udalak eta horregatik, parkeak ixtea da planteatzen duten irtenbide bakarra.