Asko izan dira azken hilabeteotan PCR proba egitera joan eta azalpen orria gaztelania hutsean jasotzeagatik kexatu diren herritarrak. Hizkuntz Eskubideen Behatokira jo dute gehienek kexa bideratzeko, eta emaitza izan du egindakoak. Nafarroako osasun departamentuak euskaratu egin du eskuorria. Nestor Esteban NEScaloni Twitter erabiltzaileak jaso du itzulpenaren berri sare sozialetan.
Kexatzeak merezi du.#Akuilari pic.twitter.com/It3LOpmeYX
— Nestor Esteban (@NEScaloni) September 23, 2020
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!