Zuhaizti eta behe mendiko hektarea erdia erre duen sua itzali dute Santakaran

Euskalerria Irratia 2020ko abu. 26a, 07:50

Suhiltzaileek sute bat itzali dute bart Santakara kanpoaldean, zuhaizti hektarea erdia erre duena.

Atzo, 19:55ak aldera, Guardia Zibilaren Herritarren Segurtasunerako patruila batek ke zutabe bat ikusi zuen, Santakara kanpoaldean, baratzeen eremutik zetorrena, Melidarako noranzkoan. Agenteek egiaztatu ahal izan zutenez, sute bat izan zen inguru horretan, eta 062tik sua itzaltzeko dispositiboa abiatu zuten.

Tafallako eta Azkoiengo suhiltzaileek parte hartu zuten lanetan: bi kamioi eta bi autobonba, lur orotako sei ibilgailu, bi helikoptero eta Tuterako ingurumen agenteen bi ibilgailu.

Sutea 22:45ean itzali dute. Guardia Zibilak jakitera eman duenez, sutearen arrazoiak argitzeko izapideak egiten ari dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!