Datorren astelehenetik aurrera, Aezkoako biztanleek Ariben dagoen gasolindegi eta elikagai denda bakarra edukitzeari utziko diote. Gasolindegia da, baina kafetegi bat ere badu. Hamarkada asko daramatza inguruan zerbitzua ematen eta, oraingoz, ez dute eroslerik aurkitzen.
Martxotik itxieraren beldur ziren, baina abuztuaren 31era arte luzatu dute itxiera. Ordura arte, lokala Koldo Landa Orbaizetako bizilagunari alokatu zioten, baina alokairuaren baldintza ekonomikoak gero eta zorrotzagoak ziren, eta jabeak salgai jartzea erabaki zuen, 240.000 euroren truke. Erosle bat egon zitekeela jakinarazi zuten, baina atzotik saltzeko aukerak bertan behera geratu dira. Hala jarraitzen badu, bailarako bizilagunek zenbait kilometro egin beharko dituzte ibilgailuak hartzeko.
Zerbitzuguneaz gain, 33 biztanleko herri txiki horretan farmazia bat, harategi bat, bi banku egoitza, tailer bat, bi landetxe, landa hotel bat eta medikua ere badaude; gainera, baialarako Batzar Nagusiak ere bertan du egoitza.
Landa eremuko edozein negozio ixtea oztopo bat da bertako biztanleentzat, despopulazioa bultzatzen baitu. Hori dela eta, Pirinioetan ezinegon orokorra dago erabaki horrekin.