Agerraldi bat atzeman dute Tuterako adinekoen egoitza batean

Euskalerria Irratia 2020ko abu. 24a, 09:38
Tuterako ospitalea.

Kutsatutako guztiak asintomatikoak dira, COVID-19a zuela baieztatu zuten lehen pertsona izan ezik.

Tuterako adinekoen egoitza batean bizi diren hamahiru pertsonak eta bertako hiru langilek emaitza positiboak izan dituzte PCR proban. Proba hori egin diete egoiliarretako batean koronabirusaren sintomak atzeman ondoren. Pertsona hori izan ezik, agerraldiak eragindako gainerakoak sintomarik gabekoak dira.

Kasu positibo bat zegoela jakitean, zentroko egoiliarren eta langileen artean baheketa egitea barne hartzen duen protokoloa aplikatu da, eta hamabi positibo gehiago aurkitu dituzte egoiliarren artean, eta beste hiru langileen artean. 

Adinekoak Argaraiko zentrora eramango dituzte, Gizarte Eskubideen eta Osasun Departamentuak adostutako protokoloen arabera, eta langileak isolatuta egongo dira euren etxeetan, Foru Gobernuak jakitera eman duenez.

Bisitak, bertan behera 

Agerraldiaren detekzioarekin bertan behera geratu dira egoiliarren irteerak eta zentrorako bisitak, egoera epidemiologikoa normaltasunera itzuli arte. Agerraldi bat sortzen den guztietan bezala, Nafarroako Gobernua harremanetan jarri da Tuterako alkate Alejandro Toquerorekin, egoeraren berri emateko.

Bestalde, hiru kasu positibo gehiago atzeman dituzte Nafarroako adinekoen beste hainbeste egoitzatan; bi langileak dira eta hirugarrena egoiliarra da. Horietan, dagokion baheketa egin dute, baina oraindik ez dira ezagutzen egindako PCR proben emaitzak. Horien berri datozen orduetan emango dute, bai eta desgaitasun zentro batean egindako proben berri ere. Positiboa izan da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!