Zortzi pertsona ospitaleratu dituzte azken orduetan COVIDarekin

Euskalerria Irratia 2020ko abu. 21a, 11:54

Azken orduetan 97 kasu positibo berri erregistratu dituzte Nafarroan. Atzo 1.925 PCR proba egin zituzten.

Atzo 1.925 PCR proba egin zituzten Nafarroako sare publikoan eta horietatik 97k positibo eman dute. Atzo baino positibo gutxiago dira, eta tasak ere behera egin du apur batean. Proben %5k eman du positibo azken egunean. Hala jakinarazi du Santos Indurain Osasun kontseilariak prentsaurrekoan, eta nabarmendu du atzokoa "PCR gehien egin diren bi egunetako bat" izan zela Foru Erkidegoan.

Atzo zortzi ospitaleratze berri izan ziren. Ospitaleetako egoera "egonkorra" dela adierazi du kontseilariak. Gaur egun 57 pertsona daude ospitalean, horietako zazpi ZIUn, 45 plantan eta bost etxean.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!