Azken egunetan gora egiten ari da Nafarroan koronabirusean positibo eman dutenen adina. Asteazkenean erregistratu ziren kasu berrien batez besteko adina 40 urtera igo da.
30 eta 44 urte bitarteko taldea da handiena, kasu guztien %26rekin; atzetik ditu 15 eta 29 urte bitartekoak eta 45 eta 59 urte bitartekoak, bi taldeak %21ekin. 15 urtetik beherakoak %13 dira. 60 eta 75 urte bitartekoen artean, positibo berrien %14 biltzen da, eta 75 urtetik gorakoen artean, %6.
Generoari dagokionez, %54 emakumeak dira eta %46 gizonak.
Ikuspegi geografikotik, Iruñerriak biltzen jarraitzen du, % 37rekin, eta ondoren Tuterako (%23) eta Lizarrako (%22) eremuak daude.