Javier Remirez Nafarroako Gobernuko presidenteordeak eguneratu ditu koronabirusaren datuak gaur, gobernu saioaren ondoko prentsaurrekoan. Osasunbideak 85 koronabirus kasu positibo berri atzeman zituen atzo. 1.800 PCR proba baino gehiago egin zituzten horretarako, eta %4,7k eman du positibo (atzo %3,6 izan ziren).