LABek “kontrol handiagoa” eskatu du Covid-19aren krisiarengatik egindako aparteko orduen ordainketan

Euskalerria Irratia 2020ko abu. 19a, 08:48

LAB sindikatuak exijitu du esklusibotasun osagarria kobratzen duten langileei Covid-19aren krisian egindako aparteko orduen ordainketan "ahalik eta kontrol handiena" izatea.

Sindikatuak eskertu egin du "osasun krisiaren garaian langile publiko ugarik egindako aparteko lana", eta "egoki ordaindu behar zaiela" azpimarratu du.

"Esklusibotasun osagarriaren esleipena administrazioko langileen artean sumina sortzen duen gai bat da. Langile horiek aparteko orduak kobratzeko aukera zabaltzea gai delikatua da, nahiz eta COVID-19rengatik izan ", adierazi du LABek ohar batean.
Sindikatuak azaldu duenez, 351 pertsona dira Administrazioan lan egiten dutenak eta dedikazio esklusiboaren osagarria kobratzen dutenak, eta 8/2020 Foru Dekretuan idatzita dagoen bezala, ez da bereizketarik egiten langile horien artean, eta aparteko orduak kobratzeko aukera ematen du.

LABen ustez, "oso zorrotzak eta gardenak izan behar dugu eta egindako aparteko lana aitortu behar diegu lan hori egin duten langile guztiei". “Baina zenbait buruzagitzen justifikazioez ez gara fidatzen”.

Horren harira, Nafarroako Gobernuari eskatu dizkio ordainsari hori jasoko duten langileen zerrenda, zenbateko xehatua eta hori justifikatzen duten arrazoiak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!