39 eta 20 urteko bi gizon hil dira N-232 errepidean, Alfaron (Errioxa), horietako bat nafarra

Euskalerria Irratia 2020ko abu. 18a, 12:26
Istripua izan den tokia.

Bi gizon hil egin dira gaur goizean Alfaron (Errioxa), furgoneta batek eta auto batek talka egin ostean. Horietako bat Tuterakoa da, eta bestela Autolekoa (Errioxa).

Bi gizon, 39 eta 20 urtekoak, hil egin dira, 07:26an, N-232 errepideko 334 kilometroan, Alfaron, furgoneta batek eta auto batek aurrez aurre talka egin ostean, Espainiako Gobernuak Errioxan duen Ordezkaritzak jakitera eman duenez. Hildakoak Tuterakoa (Nafarroa) eta Autolekoa (Errioxa) dira.

Zenbait partikularrek eman diote abisua SOS Errioxako Ekintzak Koordinatzeko Zentroari. Bertara bidali dituzte SERIS Errioxako Osasun Zerbitzuko larrialdi baliabideak, Guardia Zibila, Udaltzaingoa, Segurtasun eta Osasun Zentroko suhiltzaileak, errepideen mantentze lanak eta Babes Zibileko boluntarioen elkartea.

Talkak ibilgailuen zirkulazioari eragiten dio errepide horretan, eta, ondorioz, zirkulazioa zerbitzu bidetik desbideratzen ari dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!