Gaueko aisialdia mugatu eta kalean erretzea debekatu du gobernuak

Euskalerria Irratia 2020ko abu. 18a, 08:54

Gaur sartu dira indarrean koronabirusan hedapena ekiditeko murrizketa berriak.

Gaueko aisialdia: 

  • Dekretu berriak zuzenean itxi egiten ditu diskotekak, dantza-aretoak eta kopa-tabernak, hauek zuzeneko emanaldirik eduki edo ez.
  • Taberna eta jatetxeen itxiera goizaldeko ordu batetara aurreratu dute. Tabernetan ezin izanen da bezero berririk onartu 00: 00etatik aurrera.

Ekitaldi jendetsuak:

  • Osasun-agintaritzaren arrisku-ebaluazioa eta autonomia-erkidegoaren baimena beharko da ekitaldi jendetsuak egin ahal izateko. Beraz, ekitaldi bakoitza bere aldetik ikertuko dute.

Ostalaritza:

  • Establezimendu, lokal eta terrazetako barretan gutxienez 1,5 metroko pertsonarteko distantzia bermatu beharko dute.
  • Mahaien edo mahai-taldeen arteko gutxieneko distantzia ere bermatu behar dute (1,5 metrokoa). Taldeak gehienez 10 pertsonakoak beharko dute izan.

Kalean, debekuak nagusi:

  • Gaurtik debekatuta dago bide publikoan edo aire zabalean erretzea, bi metroko distantzia bermatu ezin bada. Beraz, bi metroko distantziarekin baino ezin da erre kalean.
  • Baimendu gabeko alkohol-kontsumoa eta bide publikoan baimendu gabeko beste jarduera batzuk eragozteko kontrolak ezarri behar direla dio dekretuak..

Zentro soziosanitarioak:

  • Zentro soziosanitarioetako egoiliar berri guztiei PCR probak eginen zaizkie, 72 orduko aurrerapenarekin, gehienez ere. Baita langile berriei eta baimen eta oporretatik itzultzen direnei ere.
  • Egoiliarrek pertsona bakar baten bisita jaso ahalko dute erresidentzietan, egunean ordubetez gehienez eta eskaladan. Eta egoiliarren irteera ahalik eta gehien mugatuko dute.
  • Agerraldi epidemikoren bat gertatuz gero, talde espezifikoei PCR bidezko baheketak egiteko betebeharra ezartzen du dekretuak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!