Nafar Lansarek 300 pertsona prestatuko ditu mendekotasuna duten pertsonak zaintzeko

Euskalerria Irratia 2020ko abu. 14a, 13:10

COVIDak enpleguan izan duen eragin latzaren aurkako neurri berriak iragarri ditu Nafarroako Gobernuak.

Pandemiaren lehen aldian langile kualifikatuen behar handia izan zen eta langile prestatu gutxi. 71 zaharretxe daude nafarroan. Haietan lanean ari diren 4000 pertsonetatik 2000 zaindariak dira eta 500 gaixotu ziren. Prestakuntzarik gabeko pertsonak kontratatu behar izan ziren egoiliarrak atenditzeko. Hau ekiditeko orain formakuntza berezi honen bidez lan poltsa bat prestatu nahi du Gobernuak.  Lehen ikastaroak hilaren 31an hasiko dira eta oinarrizko ikasketa maila bestereik ez da eskatzen bertan parte hartzeko.  

Denera 3.4 milio euro inbertituko du Gobernuak Covidak enpleguan due eragin latza leuntzeko.

15 neuri jarriko dituzte abian Eskubide Sozialetako Departamentuak, Nafar Lansare- Nafarroako Enplegu Zerbitzuak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!