Istripua atzo arratsaldeko 19:00ean gertatu zen Suitzako Pfäfers komuneko Partitobel arroilaren erreka zintzurrean. Lehendabiziko informazioaren arabera, 6 laguneko taldea osatzen zuten gazte hauek, haietako bik ekaitz arriskua zela eta aterpera itzuli ziren eta beste lauk aurrera jarraitu zuten. Ekaitzak harrapatu zituen eta urak aurretik eraman zituen. Haietako hiruren gorpuak erreskatatu dituzte jadanik eta laugarrenaren bila dabiltza uneotan.
>>> Albistea zabalduko dugu, informazio gehiago bildu ahala <<<