146 koronabirus kasu berri izan dira Nafarroan

Euskalerria Irratia 2020ko abu. 10a, 14:05

Uda honetako kutsatze zifrarik altuena erregistratu egin da igande honetan Nafarroan. Osasun Departamentuak azaldu duenez 146 positibo berri antzeman dira Foru Erkidegoan. 7 pertsona ospitaleratu behar izan dituzte.

Koronabirusaren izurritearen udako hedapenak ez du etenik Nafarroan. Azken 24 orduotan 146 kutsatze berri aurkitu dira, deseskalamenduaz geroztik erregistratzen den zifrarik altuena da. 1.532 PCR proba egin ziren Nafarroan igandean.

Ospitaletan 7 pertsona artatu dituzte eta unetoan 42 pertsona ingresatuta, horietatik 6 Zainketa Intentsiboetako Unitatean. Beste 6 pertsona, etxeko ospitaleratze ereduan daude artatuta. Azken 24 orduotan ez da pertsonarik hil Nafarroan koronabirusarengatik.

Iruñeak eta Iruñerriak, geografikoki, kasu berri gehienak biltzen jarraitzen dute, % 44, Tutera (kasuen % 13) eta Lizarra (kasuen % 6) atzetik dituztela. Gainerako % 37a Nafarroako beste zonalde batzuetan banatzen da.

Kasuen adin-tarteen araberako banaketari dagokionez, 15-44 urteko blokea da nagusi, kasu guztien % 54ra iritsita, eta 0-14 urteko blokea, berriz, % 18ra iritsita. Jarraian, 45 eta 59 urte bitartekoen multzoari jarraitzen diote, kasu berrien % 17rekin eta 60 urtetik gorakoen multzoari, % 11rekin. Kasu berrien batez besteko adina 34,4 urtekoa da. Generoari dagokionez, kasu berrien % 54 gizonezkoak dira, eta % 46, emakumezkoak.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!