Ez-festetan taberna eta festa areto guztiak gauerdian itxiko dituzte, beranduenez. Hala iragarri du Nafarroako Gobernuko Osasun zuzendari Carlos Artuondok gaur eguerdian egindako prentsaurrekoan. Koronabirusaren agerraldi asko ez-festekin loturik daudela-eta hartu dute neurria. Konparaziora, Mendillorrikoa, orain arteko handiena, 224 positiborekin, ez-sanferminetan sortu zen. Hain zuzen ere Mendillorriko agerraldiaren hazkundea ekiditeko hainbat neurri hartu zituzten duela hamabost egun. Horiek guztiak bertan behera geratuko dira bihartik aurrera. Halaber, gau aisiari Nafarroa osoan ezarririko mugak beste bi astez luzatuko dituzte: gauzak horrela, datozen hamabost egunotan. tabernek eta festa aretoek beranduenez goizaldeko ordu bietan itxi ahal izanen dute.