PCR probak eginen dizkiete Nafarroara datozen aldikako langile guztiei

Euskalerria Irratia 2020ko abu. 5a, 14:23

Lehendabiziko probak gaur goizean egin dizkiete Errumaniatik Tutera aldera lanera etorri diren 84 emakumeei. Ezarri den protokoloaren arabera kontratatzaile guztiek deklarazio arduratsua egin beharko dute langile, empresa eta lan baldintzen datuak emanez.

 Aste honetan bertan sartuko da indarrean Nafarroako Gobernuak prestatu duen erresoluzio berria sasoiko langileen eta ingurukoen osasun egoera bermatze aldera.

Ignacio Gil Nekazaritza Zuzendari Nagusiak esan du Nafarroako egoera ezin dela alderatu egun hauetan Katalunian edo Aragoin ikusi dugunarekin. Hemen lanean ari diren pertsonak normalean urte osoan bizi dira eta ez horregatik ez da horrenbesteko mugimendurik izaten. Hala ere PCR probak eginen zizkie kanpotik datozen langile guztiei.

Positibo ematekotan Nafarroako Gobernuak hartuko du bere esku persona horren konfinamendua eta alojamendua. Bere aldetik empresa kontratatzaileek deklarazio arduratsu bat egin beharko dute datu guztiak emanez. Hori modu digitalean edo fisikoan egin ahal izanen dute.

Modu honetara COVID-19 kasurik izatekotan ahalik eta lasterren atzematea da helburua pertsonen, herrien eta enpresen osasun egoera bermatze aldera.

Lehen probak gaur goizean bertan egin zaizkio protkoloa indarrean oraindik sartu gabe, Errumaniatik Turterara etorri diren 84 emakume langileri.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!