Lesakan egin nahi duten parke eolikoaren aurkako alegazio eta sinadurak aurkeztu dituzte

Euskalerria Irratia 2020ko abu. 5a, 12:34
Bizkaiko Oiz mendiko parke eolikoa.

200 metroko 11 haize errota paratu nahi dituzte  bertan dauden 40 etxebizitza eta kultura eta natura ondarea kontuan hartu gabe. 3.433 sinadura bildu dituzte lesakako Hirigintza Ordenantzaren aurka doan proeiktuari aurre egiteko. 

Lesakako Udaleko ordezkariek eta Endara Bizirik plataformako kideek haien alegazioak aurkeztu dituzte gaur  Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuan Auzoberriko parke-eolikoaren kontra.

Maiatzaren hasieran jaso zuten Lesakako Udalean Nordex Energy Spain SA empresak sinatutako proiektu bat bertan 11 haize errota handi-handiak jartzeko. 200 metroko altuerako errotatzarrak, orain arte Nafarroan ikusi ditugun guztiak baino askoz handiagoak.

Haize errotak paratu nahi dituztenek, ordea, ez dute kontuan hartu inguruan 40 etxebizitza baino gehiago daudela lau auzotan banatuta,  aztarna arkeologiko garrantzitsuak eta naturgune paregabea bertako bizilagun eta bisitariek kirola egiteko eta aisialdirako erabiltzen dutena. Naturan eta paisaian parke honek izanen zuen eragina ere oso kaltegarria litzateke alegazio egileen ustez.

Alegazio agiriez gain sinadurak ere ekarri dituzte gaur erregsitrora: 3.433. Lesakak 2.700 biztanle izaki, jendearen erantzunaren tamaina ematen digu siadura kopuru handi honek.

Proiektua oraindik hasmenta fasean dago eta erabat legez aurkakoa da. Lesakako Hirigintza ordenantzaren kontrakoa. Horregatik guztiagatik uste dute garaiz dabiltzala geldiarazteko.

Lesakako Udaletik eta Endara Bizirik plataformatik argi utzi nahi izan dute haiek energía berriztagarrien alde daudela, eta izan ere, beste ekimen batzuk martxan daudela herrian esan dute, biomasa centro bat esate baterako energía lortzeko egurretik. Proeiktu berritzaileak bai baina jasangarriak eta neurrikoak nahi dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!