Zangozako Udalak hainbat espazio publiko eta zerbitzu itxi ditu 18 pertsonak positibo eman ondoren

Euskalerria Irratia 2020ko abu. 4a, 10:49

Bertako Udalak jakitera eman duenez agerraldiak jatorri soziala eta laborala dauka. Liburutegia, kiroldegia, igerilekua, haur eskola eta haurrentzako parkeak itxi dituzte.

 

Uztailaren 28an, lau positibo atzeman zituzten. Horren arrastoari segika, 30ean 181 PCR proba egin zituzten herriko enpresa batean eta beste 4 positibo izan ziren.

Positibo eman zuten pertsonon inguruan beste 12 kutsatu izan dira, 18ra iritsi arte.

Gauzak horrela, Udalak, Osasun Departamentuarekin elkarlanean, hainbat espazio publiko eta zerbitzu itxi ditu: liburutegia, kiroldegia, haur eskola, haurrentzako parkeak.

Gau aisialdia ere mugatu egin dute: tabernek gaueko hamabietan itxi beharko dituzte ateak.

Zangozarren artean, kezka zabaldu da. Herriko sei denda zenbait egunetan itxi behar izan dituzte.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!