Espainiako errege-erreginen bisitaren aurka protestara deitu dute gaurko

Euskalerria Irratia 2020ko uzt. 27a, 09:32

Erregeek Bilbo bisitatu zuenean egindako elkarretaratzean jarritako irudiak. (Twitter)

Zizur Txikira joango dira gaur Espainiako errege-erreginak. ELA eta LAB sindikatuek deituta, protesta egingo dute 11:00etan, Aranzadi argitaletxearen aurrean.

Felipe VI eta Letizia Espainiako errege-erreginek Aspace zentroa bisitatuko dute gaur, eta ondoren das-Nano/Veridas enpresa teknologikoa. Bisita Espainiako estatuko autonomia erkidego guztietan egiten ari diren ibilbidearen barruan kokatzen da, "Espainiako gizarteak Covid-19aren pandemiaren aurrean egindako ahalegina aitortzeko eta jarduera berreskuratzen laguntzeko".

Bisitak gizartearen zati baten haserrea piztu du, monarkiaren "aurpegia zuritzeko" helburua ikusten baitute bira horren atzean. Horregatik, ELA eta LAB sindikatuek elkarretaratzea deitu dute gaurko, 11: 00etan, Aranzadi argitaletxearen aurrean (Galar Bidea, 15, Zizur Txikia), Monarkia kanpora, hemen langileok erabaki lelopean. Erregeek beste toki batzuetan egin dituzten aurreko bisitetan ere protestak izan dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!