GAMESAREN ITXIERA

Iruñera heltzear dira Agoizko Siemens Gamesako langileak, euren lanpostuen defentsan

Euskalerria Irratia 2020ko uztailaren 23a

Beharginak lantegitik atera aurreko unea. (Eneko Villegas)

Gutxi geratzen zaie Agoizko Siemens Gamesako beharginei Iruñera iristeko. Goizeko 03:00etan irten dira herriko industrialdetik, oinez, goizeko 10:00etarako Nafarroako Parlamentura heltzeko asmoarekin, euren lanpostuak defendatzeko. Han, Manu Aierdi Ekonomia eta Enpresa Garapeneko kontseilariak han egingo duen agerraldiarekin bat egingo dute.

Ez da aste honetan egingo duten mobilizazio bakarra. Gaur bertan, arratsaldeko 19:00etan, Agoizko Merkatu plazan, Irati Bizirik herri plataformak herriarentzako batzar informatibo bat egingo du, eta bertan Enpresa Batzordeak ere parte hartuko du. Ondoren, giza mosaiko bat egingo dute Merkatu plazan bertan. Bihar, bestalde, enpresarekin bilduko da langile batzordea. Neinsako lankideek elkarretaratzea egingo dute lantegiaren aurrean, babesa adierazteko eta larunbatean, berriz, Irati Bizirik plataformak deitutako manifestazioarekin bat egingo dute lengileek, 19:00etan.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak bat egin du Agoizko langileen deialdiekin, eta gaur hamarretan Nafarroako Parlamentuko atarian egingo den elkarretaratzera joateko deia egin du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!