Hala jakinarazi du Carlos Artundo Nafarroako Gobernuko Osasun zuzendari nagusiak, astelehen honetan, prentsaurreko batean, eta honako hau zehaztu du: "Mendillorriko agerraldiaz ari garenean, ez du esan nahi kasu guztiak Mendillorrikoak direnik, baizik eta hiriko hainbat auzotan kaltetuak daudela".
Gainera, jakinarazi duenez, bi agerraldi berri atzeman dituzte azken orduetan, bat Iruñean, Alde Zaharreko taberna batean (bi kasu berri izan dira, eta, ondorioz, 4 kasu pilatu dira). Bigarren agerraldi bat ere izan da Iruñerriko herri batean, familia eremuan. Lau kasu berri izan ziren atzo, eta 5 izan dira guztira.