Ingurumen Departamentuak gomendioak zabaldu ditu naturan jarduerak egiteko egungo testuinguruan

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 18a, 12:51

Adi mendia.

Jarraibideak kartel formatuan daude jasota, gaztelaniaz eta euskaraz, eta interesa duen edozein pertsonak edo erakundek deskarga ditzake Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren webgunean.

Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak gomendioak zabaldu ditu COVID-19aren aurrean natur jarduerak egiteko. Jarraibideak kartel formatuan daude jasota, eta interesa duen edozein pertsonak edo erakundek deskarga ditzake departamentuaren webgunean.

Prestaketa, distantziak eta higienea

Aholkuen artean, komeni da aldez aurretik ibilbidea prestatzea eta, irten aurretik, bisitaren inguruan erabilgarri dauden zerbitzu eta instalazioei buruzko informazioa ematea; eskuak maiz garbitzea, barandak edo seinaleak ukituz gero; begiratokietan, merenderoetan eta abarretan edukiera eta distantzia neurriak errespetatzea; eta segurtasun distantziari eustea.

Gainera, gogorarazi du maskara nahitaez erabili behar dela leku itxietan, aparkalekuetan eta elkarguneetan, distantzia mantendu ezin denean; prebentzio neurri pertsonalak mantendu behar direla; eta edaria prest eraman behar dela, ez baita gomendatzen iturriak erabiltzea.

Hondakinei dagokienez, zakarrontzietan eta erabilera komuneko edukiontzietan biltzea gomendatzen da. Azkenik, COVID-19aren sintomak izanez gero, dagokion osasun zentrora deitu beharra dago. Zentroa itxita badago, 948 290 290 telefono zenbakira deitu behar da.

Kanpin-dendak eta auto-karabanak ere arautuak

Bestalde, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak gogorarazi du kanpin-denden eta autokarabanen funtzionamendua uztailaren 19ko 226/1993 Foru Dekretuak arautzen duela. Bertan, kanpatzeko baldintza zehatzak eta Nafarroan kanpaldi librea debekatuta dagoen eremuak zehazten dira. 

Testuak berariaz aipatzen du kanpaldi librea ezin izango dela leku berean egin, hamar pertsona edo hiru denda baino gehiagoko taldeetan, ezta jarraian hiru egun baino gehiagoz ere. Hala ere, debeku horretatik kanpo geratzen da gau batean gaua igarotzeko aukera; bibak egitea, alegia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!