Pintaketak egin dituzte Ahal Duguren egoitzan

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 3a, 14:56

Ahal Dugu-ren ateak "zabalik" daudela adierazi du Eduardo Santos Nafarroako Ahal Dugu-ko idazkari nagusiak sare sozialetan. "Hau ez da bidea", adierazi dute Mikel Buil eta Ainhoa Aznarez parlamentariek.

Podemos-Ahal Duguk Iruñean duen egoitza pintura gorriz eta 'Patxi Sos' mezuarekin agertu da gaur goizean. Bart gauean egin zituzten gose greban dagoen preso txantrearraren aldeko pintaketak. 

Mikel Buil Nafarroako Parlamentuko Ahal Dugu-ko bozeramaileak eta Eduardo Santos Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiken eta Justiziaren kontseilaria eta Nafarroako Ahal Dugu-ko idazkari nagusiak  Twitter sare sozialean salatu dute erasoa. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!