A-15 autobia moztuta, kamioi bat irauli ondoren

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 3a, 12:08

Gidaria arin zauritu da, bere kamioia bidetik atera eta irauli ondoren

Kamioi artikulatu bateko gidaria arin zauritu da gaur goizean Leitzarango autobidean (A-15), 114. kilometroan, Irurtzunen, bidetik irten eta irauli ostean.

Istripua 09:37an jazo da, eta, ondorioz, errepidea itxita geratu da hegoalderantz, eta errei bat iparralderantz, Foruzaingoak jakitera eman duenez.

Iruñeko eta Altsasuko polizia etxeetako Foruzaingoko patruilak trafikoa desbideratzeaz eta kalte materialengatiko eginbideez arduratu dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!