Hildakorik gabeko hirugarren eguna jarraian Nafarroan

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 1a, 18:49

Atzo bost positibo baieztatu zituzten Nafarroan, PCR bidez.

Nafarroak bost kasu positibo berri erregistratu ditu azken 24 orduetan, Covid-19ko PCRk baieztatuta, eta hirugarren egunez jarraian ez da hildakorik izan.

Pandemia hasi zenetik ospitaleratzea behar izan duten pertsonak 2.037 izan dira eta ZIUn 135 pertsona sartu dituzte. Azken 7 egunetan bi ospitaleratu dituzte.

Nafarroako Gobernuaren datuen arabera, une honetan 64 lagun daude ospitalean Covid-19 gaitzarekin, atzo baino bi gehiago. Horietatik 51 plnatan daude (bat gehiago), 11 ZIUn (bat gehiago) eta bi etxean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!