Batxilergoko bigarren mailako 4.285 ikaslek ikasgeletara itzultzeko aukera izango dute gaur

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 1a, 10:16

Unibertsitatean sartzeko ebaluazioa prestatzeko itzuliko dira. Ikastetxeek hainbat higiene neurri hartu dituzte.

Gaurtik aurrera, Nafarroak aukera emango die Batxilergoko bigarren mailako ikasleei presentziazko eskoletara borondatez itzultzeko, unibertsitatean sartzeko hautaproba prestatzeko. Ikasturtea 4.285 ikaslek hasi zuten arren, azkenean 3.300 ikasle inguruk egingo diete aurre unibertsitatera sartzeko azterketei. Horietako batzuk ikasgeletara itzuliko dira egunotan; hori bai, berritasun eta higiene neurri askorekin. Ez itzultzea erabakitzen dutenei Internet bidezko diete arreta emango diete. 

Nafarroako ikastetxe eta institutuak lanez gainezka izan dira asteotan, ateak berriz ireki ahal izateko. Hezkuntza Sailak zuzendaritza- aldeei bidali dizkien jarraibideak betetzen aritu dira, eta, batez ere, Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak argitaratutako dokumentuari jarraitzen, ikastetxeak partzialki berriz irekitzeko prebentzio eta higiene neurriak jasotzen dituena.

Dokumentuak honako hauek ezartzen ditu: zer pertsona sartu ahal izango diren ikastetxe akademikoetara, birusarekin gaixotu izanaren sintomak antzemanez gero egin beharreko jarduketak, zentroko higiene eta garbiketa neurriak, segurtasun distantziak eta prebentzio pertsonalerako neurriak. Maskarak erabiltzeari dagokionez, araudiak ez du ezartzen nahitaez erabili behar direnik une oro, baina bai, ordea, bi metroko distantzia bermatu ezin bada. Dena dela, Nafarroako zentro asko horiek guztiak nahitaez erabiltzearen aldeko apustua egiten ari dira, eraikinaren barruan dauden bitartean.

Nafarroako hainbat zentrotan hartu dituzten neurrien artean daude, besteak beste, sarrerako ateak eta irteerakoak markatzea, maskarak eta gel hidroalkoholikoak erabiltzea derrigorrezkoa izatea, bainuetako batzuk kentzea, manpara babesleak jartzea, lurrean itxaroteko lerroak markatzea edota sarrerako ateetan oinetakoak garbitzeko alfonbrak jartzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!