Terrazen eta tabernen edukiera handituko du Nafarroak astelehenean

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 29a, 09:34

Une honetan %40koa tabernen edukiera muga. Pandemiaren bilakaerak baldintzatuko du neurria gobernuak azaldu duenez.

Santos Indurain Osasun kontseilariak atzo gobernuaren kontrolerako osoko bilkuran adierazi zuenez, aste honetako bilakaera epidemiologikoaren arabera, ostalaritza-establezimenduen edukieraren muga, astelehenean aldatuko dela. Une honetan %40koa.

Indurainek berretsi du Osasun Sailaren eta Nafarroako Gobernuaren jardunak "zuhurtasuna, parte-hartzea eta Nafarroako errealitatera egokitzea" dituela ardatz nagusi, eta hori, aitortu duenez, ez da erraza estatu mailako testuinguru geografiko zabal batean eta ia astero txostenak aurkeztera behartzen duen erritmo batean, eta hamabost egunetik behin fase-aldaketak egitea dakar.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!