Mugaz gaindiko mugikortasuna azkar malgutzeko eskatu dio Nafarroak Espainiari

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 28a, 18:59

Ollo kontseilariak Espainiako Gobernuari jakinarazi dio Nafarroak parte hartu nahi duela Europako Batzordeak Berreraikuntzarako Funts bat sortzeko egindako proposamenean.

Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak Nafarroako mugaz gaindiko eremuaren inguruko mugikortasun-murrizketak berehala malgutzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari, bai eta espazio horiek eta haien ezaugarri propioak kontuan hartzearen garrantzia ere, deseskalatzearen inguruko araudia prestatzerakoan eta laguntzak banatzerakoan. Eskaera egin aurretik, jakinarazitako informazioa aurkeztu da, eta, horren arabera, uztailera arte ez dago aurreikusita Europar Batasuneko herrialdeen arteko mugak irekitzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!