19 urteko gazte bat zauritu da Tuteran, abandonatutako nabe batean piztutako sutean

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 28a, 10:13
Sutea izandako tokia. (Nafarroako Gobernua)

Zaurituak erredurak zituen aurpegian eta lepoan, eta anbulantzia batean eraman dute ospitalera. Zauriek ez ziren larriak. 

Gazte bat zauritu da bart, larriak ez diren erredurekin, Tuterako nabe abandonatu batean izandako sutean.

SOS Nafarroak abisua jaso du 02:20ean, 112 telefonoan jasotako dei baten bidez. Suteak utzitako nekazaritza nabe bat kaltetu du Monumentuko Igoera kalearen 10. zenbakian. Etxerik gabeko pertsonek aterpe gisa erabiltzen dute toki hori, Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Zaurituak erredurak zituen aurpegian eta lepoan, eta anbulantzia batean eraman dute ospitalera, SOS Nafarroaren larrialdietarako koordinazio-zentroak bidalitako mediku-taldeak artatu ondoren. 

Suak nabeko bigarren solairuari eragin dio, eta bertan zabor eta tresna asko pilatu dira. Tuterako suhiltzaileek itzali dute, eta ez da beharrezkoa izan Azkoiengo parkeko suhiltzaileen parte hartzea. Tuterako Foruzaingoa eta Udaltzaingoa bertaratu dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!