Mendi ibilaldiak eta txirrindularitza, gaurtik aurrera egin daitezkeen jardueren artean

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 25a, 09:22

Bigarren fasera igarotzearekin, aire zabaleko kirol jarduerak egin ahal izango dira herrialde osoan, eta, horrez gain, kultura espazioak irekitzen hasiko dira, eta ez da ordu tarterik egongo, 70 urtetik gorakoentzat izan ezik.

Nafarroa normaltasun berrirako trantsizio planaren 2. fasean sartu da gaur, eta horrek ahalbidetuko du itxialdia leuntzeko prozesuan urrats berri bat eman eta jarduera berriei berriro ekitea. Jarduera horien artean, Osasun sailburuaren foru agindu batean jasotzen denez, Nafarroa osoan, herriguneetatik kanpo, natura eta aire zabaleko kirol jarduerak (mendi ibilaldiak, eskalada, piraguismoa, txirrindularitza) egitea nabarmentzen da.

Jarduera horiek gehienez hamabot pertsonako taldeetan egin daitezke, betiere prebentzio-neurriak errespetatuz, hala nola distantzia eta eskuen higienea. Eta udalek jarduera horien alderdi zehatzak arautu ahal izango dituzte.

Agindu horretan jasotako beste neurri batzuk honako hauek dira: iragarritako etendura mantentzea etxabeetan, elkarte gastronomikoetan eta antzekoetan; aire zabaleko kultura jarduerek 200 lagunetik beherako edukierarekin jarraitzen dute; eta zehazten da Gobernu zentralak fase horretarako jasotzen duen hondartzen erabilera, Nafarroaren kasuan, bainuguneei dagokiela, hala nola urtegiei, ibaiei, iturburuei, ibai-igerilekuei eta antzekoei.

15 pertsona arteko bilerak

Merkataritza zentroak edo parkeak berriro irekitzeak, ostalaritza lokalen barruan kontsumitzeko aukerak, iragarritako kultura espazioen berrabiatze mailakatuak, gehienez 15 lagunera hedatutako taldeen bilerek aukera emango diote gizarteari, "pandemiak kendu zizkigun jarduerak berreskuratzeko, neurri batean".

Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak 2. fase honetarako ezarritako jarraibideen arabera, 70 urte arteko pertsonentzat (adin horretatik gorakoentzat eta talde kalteberentzat gordetako orduetan izan ezik) jada ez daude aktibo ibilaldietarako eta jarduera fisikorako ordutegi-tarteak. ISPLNak hainbat eragilerekin koordinatuta lan egin du, informazio material eta txosten tekniko egokiak prestatu eta zabaltzeko. Hala ere, herritar guztien esku dago "guztia segurtasunez garatzen laguntzea".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!