"Hondakin-urak informazio baliotsuaren iturri gisa agertzen dira, eta helburua da zehaztea ea haien analisiaren bidez antzematen den birusaren presentzia, baita informazioa beste analisi batzuekin detektatu aurretik ere”, azaldu du Jesús María Rodríguez, Toki Administrazioko eta Despopulazioko zuzendari nagusiak.
Hondakin-ura birusaren zantzuak islatzen dituen ispilu bat izan daitekeela ikusi da, eta ondorioz, araztegi batera iristen den uretan haren material genetikoa aztertu daiteke. Hala herri edo hiri jakin batean kutsatutako herritarrik dagoen jakin daiteke, Fernando Mendoza Nilsa enpresa publikoko kudeatzaileak azaldu duen moduan: “Araztegi batera iristen den hondakin-uretan birusaren material genetikoaren arrastoa segi daiteke, eta jakin daiteke Covid-19ak kaltetutako herritarrik badagoen eremu jakin batean. Alerta sare goiztiar batez hitz egin dezakegu”.
Datorren astean hasiko dira laginak biltzen Iruñeko, Tafallako, Lizarrako eta Tuterako araztegietan, eta ikerketak hiru hilabeteko iraupena izango du.