"Kartzeletan ez da deseskalamendurik ailegatu" salatu dute Iruñeko kartzela aurrean, "Orain, itxura denez osasun krisia beste fase batean sartu, eta konfinamendua arintzen hasia delarik, berriz exijitu nahi diogu Espetxeetako Idazkaritza Nagusiari presoen eskubideak errespeta ditzala eta deskonfinamendua aske dagoen gizartean egiten den aldi berean eta irizpide berberekin egin dadila kartzeletan ere".
Zentzu horretan, Covid-19aren kutsapenaren aurrean bereziki ahulak diren taldeetako presoak: 65 urtez gorakoak, gaixotasun kronikoak dituztenak, haurdun dauden emakumeak edo haiekin batera kartzelan preso seme-alabak dituztenak, aske geratzea eskatu dute.
Presoen sakabanaketaren egoera larria agerikoagoa geratu da krisialdi honekin. Bisitak baimendu diren arren, beren jatorritik urrun diren presoek ezin dute beren senitarteko eta lagunekin bildu, erkidegoz erkidego mugitzeko dauden debekuengatik. "Horregatik, urgentea da oraindik ere Espetxeetako Idazkaritza Nagusiak legea betetzea eta behar diren neurriak hartzea preso dauden guztiek erroturik dauden tokitik gertuen dagoen espetxean bete dezaten zigorra" adierazi dute.
Kartzela barruan ere ez da normaltasuna itzuli egunerokora eta jarduerak oraindik bertan behera mantentzen dira. "Iruñeko kartzelan, ordea, ez dira oraindik berrezarri jarduerak, eta elkarte batek ere ez du baimenik bertara sartzeko. Kalean aukera baldin badago lan jarduerak eta zeregin sozialak betetzeko, ez dago arrazoirik kartzelan horiekin ez hasteko behar diren osasun neurriak hartuta" gaineratu dute deitzaileek.
Salhaketak, Etxeratek, Altsasuko Gurasoek eta Sare Herritarrak egindako aldarrikapen eta eskakizun hauekin bat egin du gehiengo sindikalak (ELA, CCOO, LAB, UGT, CNT, STEILAS...besteak beste), Geroa Baik, EH Bilduk eta Nafarroako Ezker Batuak besteak beste.
Osasun krisialdian kartzeletako baldintzak arintzea eskatu dute eragile ezberdinek#sospresoakcovid19https://t.co/PhMxMSRmX4 pic.twitter.com/yjZeErm7Ls
— Euskalerria Irratia (@fm983irratia) May 19, 2020