Salhaketa Nafarroak, Etxeratek, Altsasuko Gurasoak plataformak eta Sare Herritarrak #SOSPresoakCovid19 manifestua plazaratu zuten joan den astean espetxe politika arintzeko eskatuz. Agiriaren edukia eta galdegiten dituzten neurriak zeintzuk diren azaltzeko bilera telematikoa egin dute gaur Eduardo Santos Nafarroako Gobernuko Migrazio Politika eta Justiziako kontseilariarekin.
Espainiako gobernuak "lehenbailehen" espetxe politikaren arloko neurri plan bat diseinatu eta gauzatu dezala eta Osasunaren Mundu Erakundeak eta Europako Kontseiluko Torturaren Prebentziorako Batzordeak emandako gomendioak bete ditzala eskatu dute taldeek.
Gizarte entitateek diotenez, “estatu askotan neurriak hartu badira ere kartzelan dauden milaka preso askatzeko”, Espainiako Estatuko Gobernuak halakorik egin ez izana tamalgarria da: “Hemen, espetxe politikaren arloan, neurri bakarra hartu da, kartzelak bakartzea alegia, eta horrek ekarri du, praktikan, presoen eta haien gertukoen eta familien arteko komunikazioa murriztea eta bertan behera gelditzea barruko jarduera guztiak, tratamendukoak barne.”
Horregatik, Salhaketa Nafarroak, Etxeratek, Altsasuko Gurasoak plataformak eta Sare Herritarrak dei egiten diete Nafarroako herritar guztiei eta eragile sozial, sindikal eta politikoei, bat egin dezaten #SOSPresoakCovid19 manifestuarekin.
Hau da pasa den apirilaren 22an zabaldu genuen manifestua eta gaur @ESantosItoiz|i aurkeztu dioguna.
— Sare Nafarroa #OrainPresoak (@SareNafarroa) April 29, 2020
Salhaketa Nafarroak, Etxeratek, Altsasuko Gurasoak plataformak eta Sare Herritarrak #SOSPRESOAKCOVID19 manifestuari ATXIKIMENDUA emateko.
????https://t.co/HMqmBdTxHc pic.twitter.com/sY9AFYd8Id