Azpikontrataturiko enpresak eta VW Nafarroaren hornitzaileak "ahaztuak" direla iritzi dio sindikatuak, eta, horregatik, langile guztien segurtasuna zaintzeko eskatu dio Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari.
"Kontuan hartu behar da langile horiek beren eskubideak defendatzeko dituzten zailtasun gehigarriak, azpikontratazioak dakarren prekaritatearen ondorioz", adierazi du LABek. Langileen horien osasuna VW Nafarroaren erantzukizuna dela iritzi dio sindikatuak.