Nafarroako Komunitate Ijitoaren Eguna ospatuko da gaur, modu birtualean

Euskalerria Irratia 2020ko apirilaren 27a

Gaz Kalo elkarteko kideak, ijioten banderarekin. (Argazkia: Gaz Kalo)

Gaurko egunez, duela 585 urte, ijitoak Nafarroara heldu ziren lehen aldiz. Ijitoak ere Nafarroako historiaren eta gizartearen parte direla aldarrikatzeko baliatuko dute eguna.

1435eko apirilaren 27an, ijitoak Nafarroako lurretan sartu ziren lehen aldiz, Artxibo Nagusian gordetako dokumentu batek jakinarazten duenez. Ondorioz, 2007an erabaki zuten apirilaren 27a Nafarroako Ijito Komunitatearen Eguna izango zela, eta ordutik, urtero ospatu dute. Gaur, aldarrikatu nahi izan dute “Nafarroa kali bat” dagoela, “gizarte osoaren ondarea den Nafarroa ijito bat", eta ijitoak ez direla “ez nomadak ez atzerritarrak”, nafarrak baizik".

Gaurko ospakizunarekin burutuko dute Apirila, kultura ijitoaren hilabetea ekimena. Osasun krisiagatik zailtasunak izan arren, Nafarroako erakunde ijitoek hainbat jarduera antolatu dituzte hilabete osoan. Apirilaren 8an Herri Ijitoaren Nazioarteko Eguna ospatu zuten, eta herri ijitoa existitzen dela aldarrikatu zuten, mundu osoko ijitoen "batasuna, aniztasuna eta aniztasuna” azpimarratuz. 

Ondoren, hilaren 14an, Agustin Castellon Sabicas musikaria gogoratu zuten haren heriotzaren 30. urteurrenean; Nafarroako Erakunde Ijitoek, La Casa de Sabicas-ek, On Fire flamenko Jaialdiak eta En Clave Audiovisual-ek eta zaleek eta jarraitzaileek gitarra flamenkoaren maisua omendu zuten.

Ekimena jarduera birtualekin amaituko da gaur, ijitoak Nafarroan sartu zireneko 585. urteurrenarekin bat eginez. Herritar guztiei, erakundeei eta gizarte erakundeei egunarekin bat egiteko eta sare sozialetan argazkiak eta bideoak partekatzeko deia egin diete #27abril, #gitanosynavarros eta #gitanasynavarras traolekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!