Everestera, etxetik atera gabe

Euskalerria Irratia 2020ko apirilaren 27a

David Mansoa, erronka bete ondoren. (Argazkia: Tri Ur Gazia)

David Mansoak bere etxeko 19 eskailera-mailak 2.665 aldiz igo zituen atzo.

David Mansoa Oteizako triatletak erronka bat jarri zion bere buruari: etxeko eskailerak igo eta jaistea, Everest mendiak neurtzen dituen 8.848 metroak pilatzeko adina aldiz. Everesting izena jarri zion erronkari, eta atzo bete zuen. Horretarako, 2.665 aldiz igo eta jaitsi behar izan zituen bere etxeko 19 eskailera-mailak.

Tri Ur Gazia triatloi taldearen Facebookeko kontuak zuzenean eman zuen erronka. Proiektuaren helburua COVID-19ren aurkako borrokarako dirua biltzea da, eta nahi duenak dohaintza egin dezake ES50 3008 0002 6131 6465 1428 kontu-zenbakiaren bidez (Rural Kutxa), Everesting Responde kontzeptuarekin, edo bizum bat 650038057 telefono-zenbakiaren bidez.

Lizarrako Tri Ur Gazia triatloi klubak Gurutze Gorriaren Responde ekimenarekin bat egin du. Gurutze Gorriak abian jarritako plan bat da, birusaren ondorioz zaurgarritasun egoeran dauden pertsonei laguntzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!